miércoles, 24 de enero de 2018

Muskizko Udalak nekazaritza ekologikoarekin lotutako talde monitorizatua abiaraziko du


Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak nekazaritza ekologikoari buruzko talde monitorizatua sortu nahi du, horretarako hitzaldia antolatuko du eta interesa dutenei doako aholkularitza eta teknikak eskura ipiniko dizkie. 

Hitzaldia bihar, urtarrilak 25, izango da, arratsaldeko 18:30ean, Muskizko Kultura Etxeko M aretoan. Solasaldi honetan “Babesten” izeneko metodoa aurkeztuko da, labur-labur, eta horretaz gain, talde monitorizatuaren parte izateak dituen abantaila eta ideiak azalduko dira. 

Talde monitorizatu honetan parte hartu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: Muskizen baratza izatea eta baratzaren zati batean “Babesten” metodoa erabiliz produktu batzuk landatzea, hiru hilean behin egiten diren taldeko batzarretara joatea eta produktu batzuk aurkeztea Ehiza, Arrantza eta Natura Azokan. Horretaz gain, partaide guztiek zenbait onura ere izango dituzte, esaterako, aholkularitza pertsonalizatua, nekazaritza ekologikoari buruzko aldizkari baterako harpidetza eta konposta egiteko edukiontziak dohainik erabiltzeko aukera, bertako produktuetako haziak jaso eta Areitz Soroaren koordinazioa izateaz aparte. 

Nekazaritza ekologikoari buruzko talde monitorizatu honetan parte hartu nahi duenak Muskizko Udaleko Ingurumen Sailarekin harremanetan jarri behar da ingurumena@muskiz.com helbide elektronikoan edo 94.670.60.00 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara). 

Muskizko Udalak nekazaritza ekologikoarekin lotutako talde monitorizatua  abiaraziko du
Ekimenaren kartela. Argazkia: muskiz.org

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes