lunes, 8 de enero de 2018

Muskiz, San Julianeko jaietarako prest


Muskiz San Julianeko jaietarako prest dago. Ostiral eta larunbat honetan izango dira (urtarrilak 12 eta 13), eta primeran pasatzeko programa ekartzen dute. 

Ostiralean, urtarrilak 12, 18:30etan jaiei hasiera emango zaie kalejirarekin. Musikaren erritmora kultura etxetik irtengo da eta partaide guztiek mozorrotuta agertzea eskertuko da. Jarraian, 19:30etan, txupinazoa eta ondoren txorizo zein odoloste dastamena izango da. Arratsaldeko 20:00etan “Mujeres oh yea” antzerki lana ikusi ahal izango da eta gauean, 21:00etatik aurrera, Arrieta Banda joko du, baita Pota Preventiva eta The Bombermans taldeek ere. 

Larunbatean, eguerdiko 12:30etan, igel, dardo eta herri kirol txapelketak antolatuko dira. 14:00etan indaba dastamena eta ondoren Belaxeren musikaz gozatzeko aukera izango da. Arratsaldean, 17:00ak aldera, mus txapelketa prestatuko da eta 19:30an Olaia Abad dantzariak Zumba masterclassa eskainiko du. Jarraian, indarrak berreskuratzeko, txokolatea banatuko da. Gauean, 21:00etan, nahi duenak bere ahotsaren kalitatea erakutsi ahal izango du karaokean eta 22:00etan Ke parezka un akzidente, Bai Gutxiago eta Bassetxe Sound Collective taldeen musikaz, agur esango zaie jaiei. 


Muskiz, San Julianeko jaietarako prest

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes