Zierbenako KZ guneak Linkedin ikastaroa antolatuko du, urtarrilaren 29 eta 30erako.
Ikastaroa Zierbenako Portuko erabilera anitzeko eraikinean izango da, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara. Gehienez 10 pertsonentzako plaza egongo da, beraz, parte hartu nahi duenak izena eman beharko du Kultura Etxean (946 36 60 07) urtarrilaren 23a baino lehen.
Linkedin enpresetara, negozioetara eta enplegura bideratutako sare soziala da. Erabiltzaile bakoitzak, bere profilean, duen curriculuma aurkezten du, bere lan esperientzia eta trebetasunak ezagutzera emanez. Webak milioika enpresa eta enplegatu harremanetan jartzen ditu honela.
![]() |
Linkedin ikastaroaren kartela. Argazkia: zierbena.net |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.