viernes, 19 de enero de 2018

Familiaren eta haurren aldeko politika publikoak garatuko dituzte erakundeek

Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Eudelen bildutako udalerriek familiaren eta umeen aldeko politika publikoak lantzeko konpromisoa hartu dute 'Familia eta Haurren Ituna'ren bidez. Honakoa diagnostiko partekatu batean oinarritzen da, eta bi fenomeno iraunkorri erantzuten dieten politiken ekintza koordinatua antolatzen du. Hala, pertsonek euren proiektu familiarra hasi ahal izatea zailtzen duten oztopoak arintzea eta nahi beste seme-alaba izatea da helburua. Euskadin jaiotza-tasa oso baxua da. Aurreko urtean 18.000 ume jaio dira, amatasunaren bataz besteko adina 33,4 urtekoa da eta ugalkortasun-tasa, aldiz, 1,39koa.
Itunak baditu funtsezko balio batzuk. Errespetua, berdintasuna, aitorpena, elkartasuna eta autonomia, familia proiektuaren inguruan erabakitzeko eta hautatzeko askatasunarekiko errespetua, familiako kide guztienganakoa, aniztasunarekiko eta familia mota ezberdinei berdintasunean oinarritzen den tratamenduarekikoa edo-ta emakume eta gizonentzako aukera berdintasuna eta erantzunkidetasuna bultzatzekoa, besteak beste. Horrez gain, familiak belaunaldien elkartasunaren eragile gisa duen egitekoaren aitorpena egin nahi du, familiak askatasunaren, elkartasunaren, errespetuaren, tolerantziaren, berdintasunaren, aniztasunaren, partaidetzaren eta bizikidetzaren blioen transmititzaile gisa duen egitekoarena; ahultasun egoera berezian eta bazterketa arriskuan dauden familiekiko elkartasunari dagokiona, eta guztien autonomia aitortzearena, familia eremuan erabateko garapen pertsonala izateko.
Ituna laster zehaztuko da, legealdi honetarako urteko lehen hiruhileko honetan onetsiko den familia eta haurrentzako laguntzen eremuko jarduera planaren bitartez. Besteak beste, 2 eta 3 urte bitarteko gorakada aurreikusten du bigarren semeagatiko edo alabagatiko laguntzetan. Bestela esanda, urtean 5 milioi euro arteko inbertsio gehigarria
Iñigo Urkullu lehendakariak gogorarazi duenez, itun honen bidez Familientzako IV laguntza Planean gauzatuko diren ekintza, konpromiso eta aurrekontu bereziei bide emango zaie. Plana konpromisoen dekalogoan aurrera egiteko bide orria da, honakoei dagokiena: 1. Gutxieneko ekonomia baliabideak bermatzea seme-alabak dituzten familia guztiei eta haur pobrezia aurreikustea, familia aniztasuna errespetatzen dela; 2. Gurasoek euren seme-alabei behar besteko denbora guztia eskaini ahal izateko bide ematea eta, horretarako, gizarte-denbora egokiago antola dadin sustatzea eta antolamendu erantzunkizunei bide ematea; 3. Gazteen emantzipazioari eta bizi-proiektu autonomoei bide ematea, nahi izanez gero ondorengoak izan ahalko dituzten familia-unitate berriak sortzeko; 4. Gurasotasun positiboko, haur-osasuneko, gatazken prebentzioko eta familia-bitartekaritzako programak sendotzea gurasoen hezkuntza gaitasunak sendotzeko; 5. Ume guztiek irisgarriak eta eskuragarriak diren kalitateko arreta zerbitzuak jasotzea; 6. Hezkuntza politikak birbideratzea eta eskola-sistema inklusiboan eta koedukatzailean sakontzea, zuzentasuna bermatzeko eta gizarte eta ekonomia egoera txarrean dauden ikasleen zailtasunak konpentsatzeko; 7. Ume eta gazteek baldintza berdintasunean gizarte eta hezkuntza, kirol, kultura eta aisia baliabide eta ekipamenduen eskaintza zabalagora jotzea; 8. Lehentasuna ematea lankidetzari, politika publikoetan eragina duten gaien dimentsio ugariko izaera kontuan hartuta: genero ikuspegia, hezkuntza, berdintasuna, osasuna, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, kultura edo enplegua; 9. Gai horiekin lotutako eragile pribatuak sentsibilizatzea; eta 10. Familia eta haur politiken gobernamendua hobetzea.

Ama izateko bataz besteko adina 33,4 urtekoa da Euskadin, eta ugalkortasun tasa, 1,39koa

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes