Gaur, abenduak 5, Errege Magoak Muskiz, Abanto eta Zierbenako herrietatik pasatuko dira bertako umeekin izateko eta beren eskakizunak entzuteko.
Muskizetik Erregeak 18:30etan pasatuko dira. Kabalgata BM supermerkatu handitik aterako da Donibaneko frontoiraino. Bertan herriko umeekin izango dira erregeak eta ondoren Pobeñatik pasatuko dira, auzo horretako txikiekin ere izateko.
Abanton 18:00etan hasiko da kabalgata, Fuente Marcianotik Udaletxeraino. Ondoren, Los Chopos etorbidea zeharkatuko du, Pilar Abin Plazaraino, eta bukatzeko Las Karreraseko kaleetatik pasatuko da. Erregeen harrerak udal-pilotalekuetan egingo dira: Gallartan 19:00etan, Sanfuentesen 19:15etan eta Las Karrerasen 20:00etan.
Zierbenan, Errege Magoen kabalgata 17:00etan izango da.
![]() |
Errege Magoak. Argazkia: muskiz.org |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.