El Pobaleko Burdinolan ikusgai dagoen Burdina itsasora erakusketa martxoaren 31ra arte luzatuko da.
Erakusketak dokumentu berritzaileak, argitaragabe edo ezezaguna den material grafikoa, proiektu honetarako bereziki landutako marrazkiak eta Trianoko burdinbideko bi kargategi irudikatzen dituzten XIX. mendeko pare bat maketa ezagutarazten ditu. Azpimarratu beharra dago, orain dela 30 urte ez zirela maketa hauek jendaurrean erakusten, eta orain berriro ikusgai daude.
Joaquin Carcamo adituak bisita gidatua egingo du erakusketan zehar, bere edukien inguruko argibide eta zergatiak emateko. Datorren larunbat honetan, otsailak 3, izango da, goizeko 11:00etan. Doako jarduera da, baina erreserba egitea gomendatzen da, plaza mugatuak direlako.
Informazio gehiago lortzeko edo erreserba egiteko 629 27 15 16 telefonora deitu edo emaila bidali info@elpobal.com helbide elektronikora.
![]() |
“Burdina Itsasora” erakusketaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.