lunes, 18 de diciembre de 2017

Muskizek Gasteizen Patinatzeko Txangoa antolatu du


Muskizko Gazte Sailak eta herriko Gazteguneak Gasteizko Izotz Pistan Patinatzeko Txangoa antolatuko dute, 12-30 urte bitarteko gazteentzako, urtarrilaren 3an. 

Irteera 9:30etan izango da, Kultura Etxetik, eta buelta 14:30ak inguruan. Txangoaren prezioa 10 euro dira, baina Gazteguneko txartela dutenek 6 euro bakarrik ordaindu beharko dute. Prezioan autobusa, izotz pistarako sarrera eta patinen alokairua dago barne. 

Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Muskizko Gaztegunean (Meatzari Plazan), abenduaren 28a baino lehen. 

Muskizek Gasteizen Patinatzeko Txangoa antolatu du
Patinatzera txangoa.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes