lunes, 11 de diciembre de 2017

Gabonetako Ludoteka, Zierbenan


Zierbenak Gabonetako Ludoteka antolatuko du txiki eta gazteentzako.

4-12 urte bitarteko umeentzako Tximiparkera irteera egongo da abenduaren 26an, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Tokia gordetzeko gurasoek baimena entregatu beharko dute. Hurrengo egunean, 27an, talo tailerra izango dute. 

12-18 urte bitarteko gazteek aldiz, abenduaren 28an, komiki tailerrean parte hartu ahal izango dute, eta 29an robotika tailerrean.

Ekintza hauetan parte hartu ahal izateko, abenduaren 11tik 18ra, goizeko 11:00etatik 13:00etara, izena eman beharko da Zierbenako Kultura Etxean eta 5 euroko fidantza ordaindu. Plaza mugatuak daude eta erroldatuek lehentasuna izango dute. 


Zierbena

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes