sábado, 23 de diciembre de 2017

Badator Olentzero!


Urtero bezala, Olentzero Euskal Herriko txikien etxeetatik pasatuko da bihar gauean, baina aldez aurretik Muskiz, Abanto eta Zierbenako kaleetatik zehar ibiliko da.

Muskizen kalejira Errota Zahar parketik abiatuko da, 17:00etan. Eguraldi txarra izanez gero Giba kaletik aterako da. Ibilbidea Meatzari Plazan bukatuko da eta bertan etxeko txikiekin egon eta euren gutunak jasoko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik. 

Abanton, Olentzero Gallartatik pasatuko da 17:15etan. Ordu horretan gozokiak banatuko ditu zahar-etxean eta 18:30etan, museoan harrera izan ostean, El Minero kaletik abiatuko da Eusko Gudariak Plazaraino. Bertan, Gallarreta Mendi Taldeak gaztainak banatuko ditu. 

Olentzero Las Carrerasen ere izango da, arratsaldeko 17:30etan. Auzo guztia zeharkatu ondoren Enara Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du eta txikiek beraientzako bereziki prestatutako espektakuluaz gozatu ahal izango dute. 

Sanfuentesen Olentzero 19:00etan izango da, Herrizaleak Txistu taldearen musikarekin batera. Elkarrekin Los Chopos etorbidetik pasatuko dira, frontoiraino. Bertan Sanjaiba Elkarteak gaztainak eta txokolatea emango du. 

Zierbenan ere ez da Olentzero faltako: 17:003etatik 18:30etara herriko Kultura Etxean izango da. 

Olentzero
Olentzero. Argazkia: www.abanto-zierbena.eus

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes