viernes, 1 de diciembre de 2017

Abanto-Zierbena euskararen alde


Abanto-Zierbenak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du igande honetan, abenduak 3, hainbat ekintzaz betetako programaz.

Gaur, ostirala, goizeko 11:00etan, herriko ikastetxeetako ikasleak bildu dira Gallartako Kultura Etxean, euskarari eskainitako kantak eta bertsoak botatzeko. Ondoren, erakunde adierazpena irakurri da eta ekitaldia amaitzeko magiazko espektakulua izan da, Marsel magoaren eskutik.

Bihar, arratsaldeko 19:30etan, Txikito de Gallarta frontoian Korrontzi folk taldeak bere azkeneko lana aurkeztuko du, Korrontzi Dantzan. Espektakulu hau Portugal, Holanda, Madril, Bartzelona eta Euskadiko hainbat herritan ikusi da jadanik eta orain Abantora dator. Gainera, bertako Harrigorria Dantza Taldeak haiekin batera izango da.

Sarrera doakoa izango da eta euskal musika eta dantza erakusketa honetaz gozatu nahi dutenek ordu laurden lehenago gerturatu daitezke frontoira.

Abanto Zierbenako Udalak, euskaren alde beti, aldarrikapen pankarta eskegi du balkoitik eta 10.000€ inbertitu ditu programazio berezi honetan.


Abanto-Zierbena euskararen alde
Abanto-Zierbena euskararen alde.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes