Gabonak heltzear daude, urteko sasoirik onena seme-alabei, senide edo lagunei euskarazko liburuak, diskoak, filmak edota jokoak oparitzeko. Hori dela eta, Zierbenako Udalak, urtero bezala, euskarazko produktuen katalogo berria banatuko du 0-8 urte bitarteko haurrak dauden etxeetan.
Gainontzeko herritarrek, Kiroldegian, Udaletxean edota Kultura Etxean eskuratu ahal izango dute katalogoa, baita www.katalogoa.eus webgunean ere. Paperezko edizioak zein webgunekoak bi atal nagusitan banatzen dira: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuak, alde batetik, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako gauzak, bestetik.
Katalogoaren 19.edizioa da aurtengoa. Urte osoan bizirik eta eguneratuta dagoen bertsio digitalak (www.katalogoa.eus), elkarrizketak, berritasunak, iritziak eta egungo albisteak ere eskaintzen ditu.
Euskarazko produktuak oparitu!
Katalogoa, hemen.
![]() |
Euskarazko produktuen katalogoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.