Musques auzoko garbitegiaren inguru naturala antolatzeko eta berreskuratzeko 45.000 euro inbertituko ditu Muskizko Udalak.
Aurreko urtean, El Haya eta Villanueva auzoetako arropa garbitegiak berreskuratu ahal izan ziren, garai haietako oroitzapenak gaur egun bizirik mantentzeko eta turismoa sustatzeko. Musques auzoko San Julianeko garbitegiaren txanda da orain.
Bertan hurrengoa egingo da: inguru horretako lurrazala egokitu, harlanduzko hormak ipini, eta argiztatze eta hornidura sare berriak instalatu, leku honetako funtzionalitatea berreskuratzeko. Zoladura berdea erabiliz, dagoen bidea zabalduko da eta hiri altzariz hornitutako plaza bat sortuko da. Garbitegia berritzeko lan hauek bi hilabetetan zehar luzatuko dira. Hala ere, eremu honetako auzokideei ahalik eta gutxien molestatzeko, obrak epeka egingo dira.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.