Muskizko Udalak aurrekontu parte hartzaileak abian jarri ditu 2018. urteko ekitaldiari begira. Azaroaren 15etik abenduaren 7ra arte prozesu honetan parte hartu ahal izango dute herriko auzotar guztiek. Udalak, guztira, 200.000 euro izango ditu udalerriko bizilagunek helarazitako proposamenak aurrera eramateko.
Gauzak horrela, herritarrak informatzeko kanpaina abian jarri du Muskizko Udalak. Herriko etxebizitzetatik eskuorria banatu da, zeinean aurrekontu parte hartzaileen nondik norakoak azaltzen dira. Horrez gainera, komunikabideen bidez eta Udaleko webgunearen bidez ere zabalduko da aurrekontu parte hartzaile hauei buruzko informazioa.
Muskizko Udalak, behintzat 3 astez, zabalduko ditu herritarrek eta nortasun juridikoa zein helbide soziala Muskizen duten entitateek euren proposamenak Udalera helarazteko bideak:
•Esku-orrietan egongo den galdetegia bete eta aurrez aurreko arretarako Udal bulegoetan, Linea Berdeko buzoietan edo Udal Kiroldegian dauden postontzietan utzi.
•Proposamenak Udal bulegoetan euskarri digitalean aurkeztu: USB memoriak, SD txartelak, CD, DVD, etab.
•Aurrekonturako proposamenak helbide elektroniko honetara bidali: muskizirekia@muskiz.com
•Udaleko webgunean horretarako egokitutako galdetegi digitala bete.
2018. urteko aurrekontu parte hartzaileetarako proposamenak aurkezterakoan muskiztarrek azaldu beharko dute zer hobetu nahi duten eta zergatik, proposatutako ekimenen irismena, eta estimatutako aurrekontua, jakinez gero. Horretaz gain, azaltzen den ideia hori argiago ulertzen lagundu dezakeen bestelako dokumentazio osagarria ere aurkeztu daiteke: argazki, bideo, plano edo irudiak, adibidez.
Ondoren, Muskizko Udaleko zerbitzu teknikoek proposamenen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertuko dute, eta beharrezko baldintzak betetzen dituzten proposamen horiek egitasmo bihurtuko dituzte. Herritarrek aurkezten dituzten proiektuak aztertu eta gero, aurrera aterako diren proiektuen behin betiko zerrenda emango du ezagutzera Muskizko Udalak eta ekitaldi honetako aurrekontuen bidez finantzatu ezin diren proiektuak, interesekotzat hartu eta zuzenean sartuko dira 2019. urteko aurrekontuetako herritarren partaidetzako proiektuen barruan.
![]() |
Ekimenaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.