lunes, 20 de noviembre de 2017

Joaquin Carcamo Burdina itsasora erakusketaren komisarioak autore-bisita eskainiko du El Pobalen


Datorren larunbatean, azaroaren 25ean, Joaquin Carcamo izango da El Pobaleko Burdinolan mea itsasontziratzeko paisaiak Bizkaian azaltzen dituen aldi baterako erakusketaren inguruko argibide eta zergatiak emateko. 

Erakuskera Burdina itsasora deitzen da eta pasa den hilabetean inauguratu zen, Ondarearen Europako Jardunaldien barne, eta El Pobaleko Burdinolan izango da ikusgai urte amaiera arte. 

Erakusketan dokumentu berritzaileak, argitaratu gabe edo ezezaguna den material grafikoa, proiektu honetarako berariaz landutako marrazkiak eta Trianoko burdinbideko bi kargategi irudikatzen dituzten XIX. mendeko bi maketa ikusi daitezke. Benetako bitxiak dira, berriro erakusgai, jendaurrean azken aldiz izan zirenetik 30 urte igaro ostean. 


Joaquin Carcamo, Burdina itsasora erakusketaren komisarioak autore-bisita eskainiko du El Pobalen
"Burdina Itsasora" erakusketa, El Pobalen.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes