'Bizkaldatz Txikia' deritzan haur eta gazte literatura lehiaketaren laugarren edizioan izena emateko epea zabaldik dago jada, eta otsailaren 16ra arte luzatuko da. Toti Martínez de Lezeak eta Leire Bilbaok —Haur eta Gazte Literatura Sariko azken irabazlea— proposatutako amaitu gabeko ipuina bukatu nahi duten ume eta gazteek parte hartu ahal izango dute. Bizkaiko edozein udalerritako ikastetxeetan diharduten ume zein gazteak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Umeen mailan Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleak ariko dira, eta gazteenean, aldiz, Bigarren Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailetakoak).
Leire Bilbaok 'Munstro bat nire ispiluan' ipuinarekin eta Toti Martínez de Lezeak 'El secreto de la isla' kontakizunarekin ekingo diote lehiaketan amu gisa, eta euren testuek Elena Ciordia eta Estibalitz Jalón-en ilustrazioak daramatzate. Hortik aurrera, parte-hartzaileak egokitu beharko dira istorioetara, pertsonaietara eta hasieran proposatutako kontatzeko modura, eta euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango dute. Epaimahaiak hala erabakitzen badu, modalitate bietan irabazteko aukera egongo da.
Kontakizunak aurkezteko azken eguna datorren urteko otsailaren 16a izango da, 13:30etan. Testuak gutxienez 4 orrikoak eta gehienez 5ekoak izango dira, eskuz idatzitako letra garbiarekin edo ordenagailuz Times edo Arial letra motak erabiliz. DINA4 orrialdeetan, 12 gorputzarekin eta tarte bikoitzean. Lanak bulegoan bertan edo posta zerbitzua erabiliz aurkeztuko dira Laguntza deritzan herritarren erregistro eta arretarako zentroan (Diputazio kalea, 7, 48008 Bilbo). Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bitartez bideratzeko aukera ere badago. Lehiaketaren arauak kontsultatu nahi dituenak honako webgunera jo dezake. www.bizkaia.eus/foruliburutegia
Bizkaldatz Txikia duela lau urte sortu zen gazteenen artean idazteko eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko. Parte-hartzaile kopuruak gora egin du: 186 kontakizun aurkeztu ziren estraineko edizioan, horietako 72 euskaraz; bigarrenean, 194, horietatik 90 euskaraz; eta hirugarrenean 262, horietako 132 euskaraz. Lorea Bilbao Bizkaiko Euskera eta Kulturako foru diputatuaren esanetan, xedea "literatura sormena sustatu eta bultzatzea da lurraldeko haur eta gazteen artean, gazte-gaztetatik bultzatu behar da-eta irakurtzeko eta idazteko pasioa eta zaletasuna".
![]() |
Otsailaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak Bizkaldatz Txikia lehiaketan. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.