martes, 17 de octubre de 2017

Ume eta helduentzako ipuin saioak, Abanton


Liburutegiaren Eguna ospatzeko Abanton egingo diren ekintzen artean, urriaren 25ean, 18:00etan, helduentzako ipuin saioa izango da Sanfuenteseko Eskola Zaharretan, eta urriaren 26an, arratsaldeko 17:30etan, Las Carreraseko liburutegian, umeentzako.

Helduentzako saioaren izenburua "Palabras de mujer" da eta emakumea protagonista dituzten zenbait istorio biltzen ditu. Kontalariaren sorleku den Valentziako Marxalenes auzoko 80. hamarkadako emakumeak dira protagonistak. Tokatu zaien bizitzaren ezberdina den beste bizitza batekin amesten duten emakumeak dira batzuk, eta aukeratu duten bizitzarekin gustura daudenak besteak. 

Saio honetan parte hartu nahi dutenek izena aldez aurretik eman beharko dute herriko liburutegietan urriaren 19tik 24ra bitartean.

Hurrengo egunean, urriaren 26an, Maite Franko egongo da Las Carreraseko liburutegian “Zu eta ni, bi begi nini” ipuin saioa aurkezten. Saio hau 5-8 urte bitarteko txikientzako zuzenduta dago. 

Parte hartzeko gaurtik hasita urriaren 25era bitartean izena eman beharko da herriko liburutegietan. Gehienez 25 pertsona onartuko dira. 


Ume eta helduentzako ipuin saioak, Abanton
“Zu eta ni, bi begi nini” ipuin saioaren kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes