miércoles, 11 de octubre de 2017

Muskizko kiroldegiak hobekuntzak instalatuko ditu sarbideen kontrolean


Udal instalazio honetako erabiltzaileek hurbiltasun irakurgailuak dauzkaten txartel berriak izango dituzte, Udal Kiroldegira errazago eta erosoago sartu ahal izateko. 

Hurrengo hilabeteetan, Udal Kiroldegiko sarrerako kontrola berritzeari ekingo dio Muskizko Udalak, kiroldegiko erabiltzaileak instalazioetara erosoago eta azkarrago sartu ahal izateko. Horretarako, orain erabiltzen ez diren tornuetan, hurbiltasuneko irakurgailu sistema berria instalatuko da. 

Irakurgailu mekanikoetan izandako arazo batengatik, une honetan ezin dira Udal Kiroldegian dauden tornuak erabili. Horregatik, Muskizko Udalak hurbiltasuneko irakurgailu sistema berria instalatuko du –garraio publikoetan daudenen antzekoak-. Bakarrik txartel berriak tornuen goiko aldean dauden sarrera eta irteera irakurgailuetara hurbilduta, instalazioetara sartu ahal izango da, txartelik sartu gabe. Honi esker, sartzeko denbora laburtzeaz gainera, tornuetako osagai mekanikoek matxura gutxiago izango dituzte eta iraunkorragoak izango dira. 

Udal instalazioko sarrera hobetzeko 21.562,20 euro inbertituko dira eta Jamenet Solutions enpresak egingo du. Esan beharra dago, Muskizko Kiroldegiko erabiltzaileek doan eskuratu ahalko dituztela txartel berriak. 


Muskiz
Muskizko kiroldegia, eskuinean.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes