Datorren larunbat honetan, urriak 7, "Burdina itsasora" erakusketa irekiko da El Pobaleko Burdinolan, 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan.
Eguerdiko 12ak aldera, erakusketaren komisarioa den Joaquin Carcamok bisita gidatua eskainiko du. Gainera, burdinolako gabia martxan jarriko da eta txakolin dastaketa izango da.
“Burdina Itsasora. Mea itsasontziratzeko paisaiak Bizkaian” erakusketak kargategiak ditu ardatz, erreferentzia ikonografiko argia direlako, Bizkaiko burdinaren itsas merkataritzaren ikur, jarduera bizi horrek gure lurraldearen fisionomian aztarna sakona utzi baitu.
Plaza mugatuak daude, beraz, erreserba egitea gomendatzen da: 629 271 516 edo info@elpobal.com
Hala ere, erakusketa ikusgai izango da El Pobalen abenduaren 31 arte.
![]() |
Erakusketaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.