“Paisaia Bizia” da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien goiburua eta urrian zehar jarduera anitz antolatuko dira, haien artean Muskizen El Pobaleko burdinolak eta Udalak herriko paisaiaren eraikuntza erakusteko prestatuko dituztenak.
Datorren urriaren 7an, 12:00etan, “Burdina, Itsasora” erakusketa irekiko da El Pobaleko burdinolan. Joaquin Carcamo adituak Mineraleko karga-habeei buruzko erakusketa hau ezagutzera emango du, burdinaren merkataritzarako sortutako paisaien erreferentzia ikonografiko argia. 11:00etan eta 12:30etan bisitaldiak ere antolatuko dira, eta abenduaren 31rarte ikusgarri izango da.
Hilaren 14an, larunbata, Muñatones Gaztelua gertutik ezagutzeko bisita gidatua antolatuko da. Bi pase izango dira, 10:30etan eta 12:30etan.
Ondoren urriaren 21an Alvaro Aragonek, UPV/EHUko irakasle eta Euskal herriko baso-historiako espezialistak, hitzaldia eskainiko du, El Pobalen, 11:30etatik 13:30etara. Jardunaldi honetan burdinolaren eta basoaren arteko joan-etorriko harreman estuaz mintzatuko da Aragon, tresna tradizional batean oinarriturik: aizkora.
Azkenik, urriaren 28an, eguerdian, Juan Manuel Gonzalez Cembellinek Muñatones eta Lope Garcia de Salazarren arteko harremanaz mintzatuko da gazteluan bertan.
Ekintza guztiak doakoak izango dira eta plaza mugatuak daude, beraz parte hartu nahi duenak izena eman beharko du hurrengo telefono edo posta elektronikoetan:
- 629 271 516 edo info@elpobal.com
![]() |
Jardunaldien kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.