viernes, 1 de septiembre de 2017

El Pobalek Agorregi burdinola, Malla Arria kargatzeko tokia eta Santa Maria La Real aztarnategia ezagutzeko ibilbidea antolatuko du


El Pobaleko Burdinolak, Arkeologi Museoarekin batera, arkeologiaren bidez, beren balioa mantentzeko helburuz, Ondasun Kuturala diren leku batzuetan egin diren berreskurapen zein kontserbazio lanak ezagutzeko ibilbidea antolatuko du hilaren 16an. Gipuzkoako baliabide hidrauliko eta meatze ustiapenarekin erlazionatuta dauden Aiako Agorregi burdinola, Zarautzeko Malla Arria minerala kargatzeko tokia eta Santa Maria La Real aztarnategia bisitatuko dira.

Ibilaldiko autobusa goizeko 9:00etan Bilboko San Nikolas Plazatik irtengo da eta arratsaldeko 18:45ak aldera bueltan izango da. Plaza mugatuak dira eta txangoaren prezioa 40 eurokoa izango da, autobusa, Aiako Agorregi burdinolara, Malla Arriko biltegi zein minerala kargatzeko tokira eta Santa Maria La Real arkeologi multzora bisita gidatua barne, baita Zarautzeko Egoki erretokian bazkaria ere.

Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, irailaren 10a baino lehen, hurrengo telefono edo posta elektronikoetan.

*El Pobaleko Burdinola:


629 27 15 16


info@elpobal.com


*Arkeologi Museoa:


94 404 09 90


arkeologimuseoa@bizkaia.eus



El Pobalek Agorregi burdinola, Malla Arria kargatzeko tokia eta Santa Maria La Real aztarnategia ezagutzeko ibilbidea antolatuko du

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes