jueves, 27 de julio de 2017

Euskadi da hornitzaleei azkarren ordaintzen dien erkidegoa

Euskal Autonomia Erkidegoan hornitzaileei ordaintzeko batazbestekoa 30 egunen azpiko (hori baita udalen eta erkidego autonomoen berankortasun araudiak legez baimendutakoa) 5,68 egunekoa izan zen, eta beraz maiatzean Euskadiri zegokion bere hornitzaileei denbora laburrenean ordaintzen dizkien erkidegoen buru izatea. Datuok Ogasun Ministerioak eman ditu ezagutzera. Ordaintzeke dauden operazioen ratioa 30 eguneko epearen 13,57 egun azpitik zegoen bosgarren hilabetean, eta ordaindutako operazioen ratioa 30 egun horien 0,70 egun azpitik.
Era honetan, Euskadi (5,68 egun gutxiago), Andaluzia (4,32 egun gutxiago) eta Nafarroako Foru Komunitatea (1,67 egun azpitik) izan ziren hornitzaileei ordaintzeko 30 eguneko epea gainditu ez zuten bakarrak. Erkidego autonomo guztiak aintzat hartuta, hornitzaileei ordaintzeko baztazbestekoa 23,71 egunekoa izan zen, aurreko hilabetean baino 0,38 egun gutxiago (%1,58 zehazki). Aldaketa hori, batik bat, ordaindutako operazioen ratioaren 1,04 eguneko igoeraren ondoriozkoa izan zen, 19,29 egunetik 20,33ra igarota, eta baita ordaintzeke dauden operazioen ratioaren 1,21 eguneko jaitsieraren eraginezkoa, 27,58tik 26,37ra jaitsi ostean.
Hornitzaileei ordaintzeko oroharreko epeari dagokionez, beherako bidean jarraitzen du: 2014an datuok ezagutzera ematen hasi zirenetik bigarren onena da, eta seigarren hilabetez jarraian 30 egunen azpitik dago. 2017 osoan zehar, erkidego autonomo guztiek hornitzaileei ordaintzeko ezarritako epearen azpitik jardun dute.
30 eguneko epea betetzen ez duten erkidegoak apirileko berberak dira: Cantabria, Valentzia eta Murtzia; hiruretako batek ere 60 egunak gainditu gabe. Baleareak, Valentzia eta Murtzia LOEPSF (Aurrekontu Egonkortasun eta Jasangarritasun Finantzieroaren Legea) deritzanaren 20.5. artikuluan zehaztutako egoeran daude, baina sei hilabetez jarraian euren hornitzaileei 30 eguneko epearen azpitik ordainduz gero neurriok baliogabetu egingo lirateke. Baleareen egoera nabarmentzekoa da, lau hilabetez jarraian 30 egun baino lehenago ordaintzen ari dela jakinarazi duelako.
Erkidego autonomoei dagokienez, zor komertziala 45,38 milioi eurotan gutxitu da, %0,75 aurreko hilabetearekiko, 6.126.22 milioi eurotan geratuta. Hau da, Barne Produktu Gordinaren (BPG) %0,53. Ezagutzera emandako daturik onenetakoa da honako hau ere, aurtengo urtarril eta otsailean plazaratutakoek bakarrik gainditutakoa. Izan ere, 2017ko hilabete guztietan zor komertzialaren bolumena 2014-2016 epean ezagutzera emandakoen azpitik egon da. Orohar, 2012tik 2017ko maiatzera arte, doikuntza plana izenpetu zuten 14 erkidego autonomoek %77,43 murriztu dute euren zor komertziala.
Zor ez finantzieroari dagokionez, 324,01 milioi eurotan murriztu da (aurreko hilabetearekiko %2,98) eta 10.556,94 milioi eurotan geratu da, BPGren %0,97. Apirilarekiko aldaketa nagusiak transferentzia arruntetan gertatu dira. Zor komertzialarekin bezalaxe, argitara emandako daturik onenetakoa da (bigarrena, otsailekoaren ostean). Era berean, 2017an seriearen bolumenik baxuenak eman dira, 2016ko abuztuko datu zehatzak soilik gaindituta.

Maiatzean, Euskadi, Andaluzia eta Nafarroa ziren hornitzaileei 30 egun baino lehenago ordaintzen zizkien erkidego bakarrak.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes