lunes, 15 de mayo de 2017

Museoen Nazioarteko Eguna, El Pobalen


El Pobaleko Burdinolak (Muskiz) hainbat ekintza prestatuko ditu aste honetan Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Datorren ostegun honetan, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna denez, doako bisita gidatuak antolatuko dira El Pobaleko Burdinolan, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:00etan. 

Larunbatean, maiatzak 20, Santi Yaniz argazkilariak Euskal Industria Ondarea argazki-erakusketa aurkeztuko du El Pobalen. Argazki-lagina inauguratzeko, eta ondare material honek duen garrantzia gogoraraztearren, Jabier Puertas Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen presidentea bertan izango da. Gainera txalaparta saioaz ere gozatu ahal izango da, Ttakun ttan ttakun, ttakun ttan ttakun… Zukut taldeko Argibel Euba eta Iñigo Olazabal txalapartarien eskutik. Bi saio egongo dira argazki-erakusketa, gabia abian eta txalaparta saioa ikusteko: 10:30etatik 12:00etara eta 12:30etatik 14:00etara. Eguerdian ere Luis Mari Galindez okin artisauak jendearentzako txoripanak egingo ditu El Pobaleko labeetan, prozedura tradizionala jarraituz. 

Azkenik, igandean, Barbadun Ibaiko Esploratzaileak familientzako tailerra antolatuko da, 7-12 urte bitarteko umeentzako. Jarduera, goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da. 

Sarrera zein jarduera guztiak doakoak izango dira. Gainera bertaratutako guztiei Muñatones Gaztelua udan bisitatzeko gonbidapena emango zaie. Plaza mugatuak dira, beraz, parte hartu nahi duenak 629 271 516 telefonoan edo info@elpobal.com e-postaren bidez izena eman beharko du. 

 
El Pobaleko Burdinola
El Pobaleko Burdinola (Muskiz),

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes