miércoles, 10 de mayo de 2017

Langile okupatuen prestakuntza sustatzeko neurriak

Langileen prestakuntza etengabekoa izan ohi da, euren lanpostuetara egokitzea ez baita inoiz behin betiko finkatzen. Denetariko aurrerapenek, aldaketek azken finean, hala eskatzen dute produktibitatearen eta lehiakortasunaren mesedetan. Hori aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak 15.700.000 euroko gastua baimendu berri du Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzen deialdiei lotuta. Horien helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko langile okupatuen prestakuntza sustatzea da, eta, horretarako, laguntzon kudeaketan laguntzaile gisa jardungo du Hobetuz Fundazioak. Honakoa, zehazki, EAEko enpresen, langileen eta ikastetxeen artean lantzen ari den jarduera etengabeko prestakuntzaren aldeko interesa sustatzera bideratuta dago, eta baita jarduera horrek hedapen eta eraginkortasun handiena izan dezan ahalbidetzeko baldintzak sustatzera ere.
Horretarako dira Eusko Jaurlaritzak diruz babestuko dituen Lanbideren laguntzen bi deialdiak: batetik, langile okupatuentzako eskaintza dago, enplegurako prestakuntza planak sustatzera zuzenduta; eta, bestetik, enpresen aldetik prestakuntza ekintza estrategikoak gauzatzen laguntzea da asmoa.
Ildo horretatik, langile okupatuei zuzendutako prestakuntza eskaintza finantzatzeko 12,56 milioi baliatuko dira. Laguntza programa honi dagozkio konpetentziak eta kualifikazioak hobetzera zein banakako mailan langileen prestakuntza eguneratzera zuzendutako heziketa ekintza zehatzak. Diru laguntza konpetentzia eta kualifikazio profesionalak hobetzera zuzendutako prestakunzta ekintzak eskaintzen dituzte erakunde guztiek jaso ahal izango dituzte. Horretarako, baina, dagokion erregistroan behar bezala izena emanda behar dute aldez aurretik, bestela ez baitute aukerarik izango.  
EAEko langileen eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten pertsona ez profesionalek programa honen bitartez izango dute parte hartzerik diruz lagundutako prestakuntza ekintzetan. Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena eman duten langabeek ere aukera hori izango dute, nahi izanez gero. Hauen parte hartzeak, dagokion plana osorik hartuta, %40koa beharko du, eta, aukeratutako prestakuntza ekintzan parte hartzeko, Lanbideren Orientazio Zerbitzuek bideratu izana gomendatzen da.
Aipatutako guztiaz gain, beste 3,14 milioi euro baliatuko ditu Eusko Jaurlaritzak 35 langile baino gehiagoko enpresek edo 50 langile baino gehiagoko enpresa taldeek bertako langileentzat prestakuntzako ekintza estrategikoak egiteko, lengileen konpetentziak eta kualifikazioa hobetzeko xedearekin. Neurri sorta honekin lehiakortasunaren aldeko apustua egiten da, langileen etengabeko prestakuntzaren alde joz, horiek euren lanpostuarekin duten lotura behin eta berriz maila guztietan hobetze aldera.

Langileen prestakuntzaren aldeko egitasmo hauek abiatzeko 15.700.000 euroko diru laguntza onartu du Eusko Jaurlaritzak.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes