lunes, 29 de mayo de 2017

"Kirol jaia" Abanto-Zierbenan


Bizkaiko Foru Aldundiak “Bizi Kirol Jaia” jaialdia antolatuko du aurten ere, ekimenera atxikitzen diren Bizkaiko Lurralde Historikoko hainbat udalerrirekin batera, haien artean Abanto-Zierbena, jarduera fisikoa herritarrentzat topagune izan dadin.

Jaian parte hartzen duten udalek doan irekitzen dituzte beren kirol-espazioak, eta kirol-proba bereziak egiten dituzte bertan, baita kalean ere. Abantok ekainaren 3 eta 4an ospatuko du.


Jolas izaera duten jarduerak dira, hiritar guzti guztiei zuzenduak, izan ere, jolasak parte-hartzaileen maila fisikoaren arabera egokituta daude (ezgaitasunen bat duten pertsonak, helduak, adinekoak, gazteak, umeak, etab).

Jai honen helburua jarduera fisikoa gure lurraldeko topagune bihurtzea da.

Parte hartu!



"Kirol jaia" Abanto-Zierbenan
"Kirol jaia" Abanto-Zierbenan.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes