lunes, 22 de mayo de 2017

Haurrentzako ipuin kontaketa saioa, Gallartan


Datorren asteazkenean, maiatzak 24, 1-3 urte bitarteko haurrentzako “Azalerako Ipuinak” kontu kontaketa saioa antolatuko da, arratsaldeko 17:30etan,  Gallartako liburutegian. 

Abanton publiko gazte honentzako antolatzen den lehendabiziko saioa da eta bere helburua ipuinekin, hitz jokoekin, abestiekin eta masajeen bidez ere literaturara lehendabiziko hurbilpena erraztea da.

Parte hartzeko ezinbestekoa da izena aldez aurretik ematea, herriko liburutegietan, maiatzaren 17tik 23ra. Gehienez 12 familia onartuko dira saioan.


Haurrentzako ipuin kontaketa saioa, Gallartan
Haurrentzako ipuin kontaketa saioa, Gallartan.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes