lunes, 8 de mayo de 2017

El Pobalek Lea ibaiko industria-paisaia ezagutzera animatzen zaitu


El Pobaleko Burdinolak, bigarren urtez, maiatzaren 27an Bizkaiko industriaurreko paisaiarik eder eta interesgarrienetariko bat ezagutzera animatzen zaitu: Lea ibaikoa, Gizaburuagatik Lekeitiora. 

Ibilbide gidatua Bengoleako burdinola eta errota-multzoan, Gizaburuagan, hasiko da. Hemendik, ibaiaren ertzetik, Pedro Bernardo Villarreal de Berriz ilustratuak diseinatutako edota iradokitako presak ikusiko dira, esaterako, Errotabarrikoa. Ibilaldia Isuntzako itsas-errotan, Mendexa eta Lekeitio artean, amaituko da, Egiguren eta Atxurra ontziolen aurrean. Bi ordu inguruko ibilbide honetan zehar Amaia Apraiz, Jose Mari Izaga eta Ainara Martinez izango dira gidariak. 

Irteerak 36 euroko prezioa izango du, autobusa eta bazkaria barne. Autobusa Bilbotik, San Nikolasetik, aterako da goizeko 9:00etan. Itzulia 16:30etan izango da, Amorotoko Klaudio jatetxean bazkaldu ostean. Plaza mugatuak dira, beraz parte hartu nahi duenak erreserba egin beharko du 629 27 15 16 telefonoan edo info@elpobal.com posta elektronikoaren bidez. 

 
El Pobalek Lea ibaiko industria-paisaia ezagutzera animatzen zaitu
Lea Ibaia.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes