lunes, 3 de abril de 2017

Lortu ezazu zure IT Txartela!


IT Txartela Ziurtagiriak lortzeko doako ikastaroa antolatuko da, apirilaren 24tik ekainaren 8arte, Forlanek Muskizko Meatzari Eraikuntzaren 2. Solairuan duen lokalean.

81 orduko (3 ordu egunero) ikastaro honetan Windows, Internet, Outlook, Word, Excel, PowerPoint eta Access erabiltzen erakutsiko da. Astelehenetik ostegunera, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, izango da eta Abanto-Zierbena, Muskiz, Zierbena, Ortuella edo Trapagarenen erroldaturik dauden 15 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago. 

Bakarrik 16 plaza daude, beraz,  parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, apirilaren 20a baino lehen, Zierbenako Enplegu eta Tokiko Garapen Agentzian (San Roman Auzoa, 6ºB – Zierbenako Kultura Etxea). Bertako telefonoa  946 36 60 07 da.



Lortu ezazu zure IT Txartela!
Lortu ezazu zure IT Txartela! Argazkia: Zierbenako Udala.
 

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes