lunes, 10 de abril de 2017

El Pobaleko Burdinolak Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatuko du apirilean zehar


El Pobaleko Burdinolak (Muskiz) hainbat ekintza prestatu ditu, apirilaren 18an ospatzen den, Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Egunerako. 

Asteko, apirilaren 18 eta 20an, bisita gidatua eta erakustaldia antolatuko da El Pobalen, eguerdian, bisitariek Euskal Herrian kontserbatzen den gabi bakarra martxan ikusi dezaten.

Ondoren, apirilaren 22an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara, Xabier Armendariz urpeko arkeologo eta argazkilariak 8 eta 12 urteko bitarteko haurrentzako argazkigintza-tailerra emango du El Pobalen. Praktika dela bitarte, haurrek argazkigintzaren gaineko oinarrizko arauak ikasiko dituzte eta, argazki-makinaren lentearen bidez, Burdinolako eta haren natura-inguruko bazter guztiez jabetuko dira. Tailerrak haurren sormena sustatu ez ezik, ondare hau bestelako modu batean haurrei hurbiltzea ere du helburu. Argazki-makina zein sakelako telefonoa erabili ahal izango dute.

Ondoren, apirilaren 23 eta 30ean, goizeko 11:00etan eta 12:30etan, bisita gidatuak egingo dira Muñatones Gazteluan.

Doako jarduerak dira, plaza mugatuekin, beraz parte hartu nahi duenak apuntatu  beharko da, aldez aurretik, 629 271 516  telefonoan edo info@elpobal.com e-postaren bidez.




El Pobaleko Burdinolak Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatuko du apirilean zehar
Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna, El Pobalen.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes