miércoles, 5 de abril de 2017

Korrika Muskizetik pasatuko da bihar


Korrikaren 20. edizioa Muskizera helduko da bihar, apirilak 6, goizeko 09:38etan, La Karrerasetik pasatu ostean. El Crucero, Cendeja, Arkazieta eta Giba zeharkatuko ditu El Pobalera heldu arte.

"Batzuk" leloaz, antolatzaileek hizkuntza, kultura eta mundu aniztasuna islatu nahi izan dute, 11 egun eta 10 gauetan zehar 2.535 kilometro egingo dituen lasterketa honetan, Iruñera heldu arte.

Korrika dela eta, aurten Muskizko Euskara Sailak hainbat ekintza prestatu ditu auzokideentzako. Kirmen Uribe idazlea herrian izan da, baita txikientzako Pupu eta Lore antzerkia ere. Bihar, ibilbidea amaitu eta gero, Donibane Plazan txokolatea eta gosaria emango da, musikaz girotua.  Gainera, herritarrek eta umeek puzgarriak eta, Ortze tabernan, talo dastamena izango dute.

Iruñeko azken zatira joan nahi dutenek autobusa izango dute, 2 eurotan. Muskizko BBKtik irtengo da igandean.



Korrika
20. Korrikaren logoa. Argazkia: www.korrika.eus.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes