lunes, 27 de marzo de 2017

Euskal Astea, Abanton

Abanto-Zierbenak Euskal Astea antolatuko du martxoaren 31tik apirilaren 9arte, hainbat ekintzaz betetako programaz. 

Martxoaren 31an, ostirala, Euskararen Asteko programari hasiera emango zaio Meatzaldeko meategi eta toponimiari buruz Carlos Glariak, Kultura Etxeko areto nagusian, 19:30etan, emango duen hitzaldiaz. 

Apirilaren 3an, Ibon Urrutiak DBHko azken kurtsoetako ikasleei Nahi Dudalako kanpainaren zehaztasun guztiak azalduko dizkie, Dolores Ibarruri Institutuko areto nagusian. Hurrengo egunean, apirilak 4, Askartza Isusi ikastetxeko gimnasioan bertso topaketa izango da 11:00etan. Arratsaldean, 19:30etan, “Airearen Isla” liburuari buruzko literatura jarduna antolatuko da, Mikel Hernandez idazlearekin, Haritzalde Aretoan. 

Asteazkenean, apirilak 5, 11:15etan Mintzodromoa hasiko da Eusko Gudariak plazan, euskaraz hitz egiteko eta pertsona berriak ezagutzeko aukera bikaina. Ondoren, 15:00etan umeentzako Mintzodromo txikia antolatuko da. Eguraldi txarra izatekotan Kultura Etxeko erakusketa gelan egingo da. 

Hurrengo egunean, ostegunean, 9:00etan Korrika pasatuko da Abantotik. 10:30etan indarrak berreskuratzeko txokolate jana antolatuko da ikastetxe eta Dolores Ibarruri Institutuko ikasleentzat, Blasco Ibañez pasealekuan. Jarraian diskofesta egongo da. Euria bada Txikito de Gallarta pilotalekuan izango da.

Apirilaren 7an ez da musika eta jai giroa bukatuko, Kantu Kolore berbena antolatuko delako 19:00etan, Blasco Ibañez pasealekuan. Gauez, 22:00etan, Hip Hop afaria ospatuko da Herriko Tabernan, Oskar Estanga bertsolariarekin batera. 

Larunbatean, apirilaren 8an, Euskal Ezkontza antolatuko da: 12:00etan ezkongaiak etxetik aterako dira (neska Murrietatik eta mutila Los Llanosetik), ondoren dotea irakurriko da, Haritzalde Plazan, eta 13:00etan bikotea San Pedro Apostol elizan ezkonduko da. Jarraian, Haritzalde Plazan trikipoteoa izango da eta 15:00etan herri bazkaria, Las Karreraseko pilotalekuan. Bertan ere berbena hasiko da 17:00etan, Luhartza taldearen musikarekin. 20:00etan, eguna amaitzeko, Euskal Kantak abestuko dira Las Karreraseko kaleetatik. 

Apirilaren 9an Euskal Astea bukatuko da Iruñean. Korrikaren amaiera ikusteko Abantotik (Las Karreraseko bus geltokitik) autobusa aterako da 9:15etan. 

Primeran pasa! 


Euskal Astea, Abanton
Euskal Astea, Abanton.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes