Zierbenako Udaleko Euskara Arloak, beste hainbat udalekin eta Alkarbiderekin elkarlanean, euskararen igorpena bermatzeko www.emangiltza.eus webgunea sortu du, gurasoen kezka zein zalantzak argitu eta haien esku material erabilgarria jartzeko asmoz.
Emangiltza.eus-en azaltzen den bezala, hizkuntzak, eta bereziki euskara, transmititzeko "kezka, zalantza edota beldurrak uxatzeko gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak” eskaintzen zaizkie gurasoei webgune honetan.
Horrez gainera, seme-alabak eleaniztasunean hezi nahi dituzten gurasoentzat Ku-Ku liburuxka argitaratu da.
www.emangiltza.eus bisitatu ezazue eta Eman euskara zuen seme-alabei! EMANGILTZA!
![]() |
Emangiltza webgunearen kartela. Argazkia: Zierbenako Udala. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.