Termibusa hartzen zuen geltokian berria egiteko lanak direla-eta nahitaezkoak diren aldaketak egiten ari dira dagoeneko. Hilaren 14an amaitu ziren, esaterako, Bizkaibusen 15 lineak behin-behineko geltoki berrian kokatzeko lanak. Horretarako, maniobragarritasun probak egin behar izan ziren, zenbait autobus-modelo erabilita, horietako edozein sar daitekeelako edozein momentutan terminalean. Era askotako aspektuak eta egoerak hartu ziren kontuan: biraketa-erradioak, zintarrien altuera eta nasetako irteera-sarrera maniobretan egon daitezkeen oztopoak. Lan guztiok Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Saileko teknikoek eta enpresa emankidunetako ordezkariek egin zituzten.
Bizkaibusek 7 dartsena izango ditu behin-behineko geltokian, gaur egungo 11n ordez, denak arrain-hezur modura kokatutakoak eta hamar metro zabal den errei nagusi baterako irteera-sarrerarekin. 12-18 zenbakia duten dartsenak dira horiek, eta hara helduko dira Termibusera doazen Bizkaibusen 15 lineatako 12. Joan den azarotik A2318 Termibus-UPV/EHU linearen geltokia Zunzunegi kalean dago, BAMI eraikinaren ondoan.
Bizkaibusen aipatutako lineak antolatzeko modua honakoa izango da: 12 dartsenan, A3247 Bilbo-Aireportua linea egongo da; 13. eta 14. dartsenetan, A0651 Bilbo-Balmaseda, A3341 Bilbo-Sodupe-Arespalditza, A3342 Bilbo-Sodupe-Artziniega eta A3343 Bilbo-Sodupe-Gordexola; 15 eta 16 dartsenetan, A3512 Bilbo-Lekeitio (Autopistatik), A3914 Bilbo-Durango-Ondarroa (Autopistatik) eta A3916 Bilbo-Ermua-Ondarroa (Autopistatik); eta, azkenik, 17. eta 18. dartsenetan, A3923 Bilbo-Durango-Elorrio (Autopistatik), A3926 Bilbo-Ermua-Eibar (Autopistatik), A3927 Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik) eta A3933 Bilbo-Durango (Autopistatik).
Beste hiru linea geltoki berri batean kokatuko dira, Kaputxinoen kalean A2318 Termibus-UPV/EHU linearen geltokiaren aurrez aurre. Zehazki, honakoak dira: A3513 Bilbo-Galdakaoko Ospitalea-Gernika-Lumo-Ea, A3523 Bilbo-Galdakaoko Ospitalea-Gernika-Lumo-Aulesti-Lekeitio eta A3930 Bilbo-Galdakao (Autopistatik). Bilboko Udalak egin ditu jada geltoki berria egokitzeko lanak. Erabiltzaileek Barik txartela kargatzeko puntu bat izango dute behin-behineko geltokian, nahiz eta halako zerbitzurik ez dagoen gaur egun Termibusen.
Geltoki berria 2018ko udazkenerako egongo da prest, Udalak lanak 22 milioi eurotan esleitu ostean. Hori jazo bitartean erabiliko da behin.-behineko geltokia, azken bi hilabeteotan egokitu dena. Aspaldiko asmoa zen honakoa, eta legealdi honetako garrantzitsuenetakoa izango dela nabarmendu dute Udaleko arduradunek.
Garellanoko geltoki intermodala errepideko garraioaren geltoki nagusia izango da hiriburuan eta Bizkai osoan, bertan elkartuko baitira tranbia, hurbileko trenak, Bizkaibusak, Bilbobusak, metroa, taxiak eta autobusak. Gainera, Abandoko geltokiaren osagarri izango da, geltoki hori trenbideetako geltoki intermodala izango delako. Lurpeko geltoki intermodala funtsezkoa izango da hiriaren garapenean. Ez da autobusen joan-etorririk izango ez lur gainetik ez Luis Briñas kaletik. Sarbidea Gurtubay kaletik izango du eta inguruan duen eragina txikiagoa izango da. Gainera, 7.500 metro koadro geratuko dira libre, bertan plaza bat egiteko.
![]() |
Garellanoko intermodala errepideko garraioaren geltoki nagusia izango da Bilbon eta Bizkaian. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.