lunes, 2 de enero de 2017

Yoga Ikastaroa, Muskizko Gaztegunean


Muskizko Udalak eta Gazteguneak Yoga ikastaro berria antolatu dute datorren hiruhilekorako.

Urtarrilaren 10ean hasiko da eta 12 saio izango ditu, asteartero, 19:15etatik 20:45etara, Gaztegunean.

Ikastaro hau 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat zuzendurik dago eta interesdunek urtarrilaren 8a baino lehen izena eman beharko dute Muskizko Gaztegunean. Bere prezioa 25 eurokoa izango da hiruhileko guztirako.

Yoga Indian jaiotako diziplina fisiko-mentala da. Burua zentratzeko eta gorputza lasaitzeko oso ondo dator, baita hezurretako arazoak eta kontrakturak dituzten pertsonen mina leuntzeko ere balio du. Ongizatea lortzeko aukera bikaina.

Yogaren munduan barrena murgildu zaitezte!


Muskizko Gaztegunea
Muskizko Gaztegunea.
 

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes