Abanto-Zierbenako Gazteguneak gazteentzat zuzendutako hainbat ekintza antolatu ditu urtarrilerako.
Datorren larunbat honetan ortu txikia prestatzen, produktuak landatzen, ureztatzen, zaintzen eta gero barazkiak sukaldatzen ikasteko tailerra emango da.
Urtarrilaren 22an, igandea, arratsaldeko 17:30etan, zinema saioa eta merendola antolatuko da herriko Gaztegunean. Hurrengo igandean, urtarrilak 29, sukaldaritza ikastaroa izango da, 17:30etan. Izena emateko epea urtarrilaren 22an amaituko da.
Aipatu beharra dago Gaztegunearen ordutegia, 2017rako, hurrengoa izango dela:
Igandetik ostegunera 16:30etatik 20:30etara, eta ostiral zein larunbatak 16:00etatik 21:30etara.
![]() |
Gaztegunearen urtarrileko programaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.