lunes, 19 de diciembre de 2016

Olentzero eta Mari Domingi badatoz!


Urtero bezala, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi Muskizen izango dira herriko ume guztien eskakizunak entzuteko eta gutunak jasotzeko.

Arratsaldeko 17:00etan,  Olentzero eta Mari Domingi Errota Zahar Parketik irtengo dira kalejiran Meatzari Plazaraino, Arkazieta, Giba, Sobalbadun eta Cendejatik pasatuz. Eguraldi txarra izanez gero kalejira Giban hasiko da.

Ondoren, plazara heldutakoan, gaztaina erreak banatuko dira eta 18:30etan Olentzero zein Mari Domingi umeekin izango dira, beren nahiak entzuten eta gutunak jasotzen, Meatzari Aretoan. Jarraian Intzarri Dantza Taldeak euskal dantzaldia eskainiko du bertan eta 19:30etan Gabonetako postal zein gutunen sari banaketa izango da. 

 

Olentzero eta Mari Domingi badatoz!
Olentzero eta Mari Domingi badatoz!

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes