lunes, 26 de diciembre de 2016

Gabonetako Haur Parkea, Abanton


Abanto-Zierbenak Eguberriko Haur Parkea ireki du gaur Txikito de Gallarta pilotalekuan.

Haurrentzako Parkea abenduaren 30erarte egongo da, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Bertan etxeko txikiek hainbat ekintza eta jardueretan parte hartzen gozatuko dute: ludoteka, puzgarriak, jumpilandia txirrista handia, zezen mekanikoa, pedaletarako kartak, rokodromoa, globoflexia, txokolate-piruletetako lantegia... 

Las Karreras eta Sanfuenteseko auzokideak doako garraioa edukiko dute joateko: Haritzaldeko bus geltokitik eta Los Chopos etorbidetik pasatuko da autobusa 11:00etan eta 17:00etan. Bueltatzeko, 14:00etan eta 20:00etan, institutu aurreko bus geltokian (El Minero etorbidean) izango da.


Gabonetako Haur Parkea, Abanton
Gabonetako Haur Parkea, Abanton.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes