Bilbo Metropolitarraren lurralde-estrategia berriaren berrikuspenari buruzko erakusketa ibiltaria izango da Abanto, Muskiz eta Zierbenan.
Plana ezagutaraztea eta LPParen berrikuspen-prozesuari buruz, baita parte hartzeko eskura izango dituzten kanalei buruz ere, herritarrei informatzea da erakusketa ibiltari honen helburu nagusia.
Muskizen erakusketa azaroaren 21etik 28ra bitartean ikusi ahal izango da, Kultura Etxean, eta Zierbenan, egun horietan ere, Kiroldegiko sarreran. Abanto-Zierbenan azaroaren 28tik abenduaren 5era arte izango da, Gallartako Kultura Etxean.
Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean azaltzen den moduan, “Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partziala da metropoli-eremuko lurralde-estrategia ezartzeko legez aurreikusitako dokumentua. Bertan planteatzen dira, besteak beste, bizitegi- eta industria-guneetako esku-hartze nagusiak, azpiegitura nagusien kokalekua eta egokitasuna, etorkizunean okupatu litezkeen lurzoru-eremuak, naturaguneen babesa, mugikortasun-estrategiak eta hondatutako guneetako esku-hartzeak”.
Planak, guztira, 35 udalerri arautzen ditu: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.
Hamar urte pasa dira Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala (LPPa) onartu zenetik, eta garai eta egoera berrietara egokitu behar da. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspen-prozesua sustatu du, herritarren partaidetzarekin.
Gauzak horrela, datorren urte hasieran Informazioa eta Diagnostikoko dokumentua aurkeztuko da, eta 2017ko udazkenean Berrikuspenaren Aurrerapena.
![]() |
"Lurralde bizia" erakusketa. Argazkia: Zierbenako Udala. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.