viernes, 11 de noviembre de 2016

Euskal Mitologiaren hilabetea, Zierbenan

Zierbenako Udaleko Euskara, Haurtzaroa, Gazteria eta Familia Sailek Euskal Mitologiarekin erlazionatutako hainbat ekimen antolatuko dituzte azaroan zehar. 

Ekimen horietako bat Marrazki Lehiaketa da. Zierbenan erroldatutako 5-16 urte arteko ume zein gazteentzat zuzendurik dago, baina txapelketa hiru mailatan banatuko da, adinaren arabera (1. Taldea 5-8 urte bitartekoak, 2. Taldea 9-12 urte bitartekoak eta 3. Taldea 12-16 urte bitartekoak). Marrazkiak Euskal Mitologiari buruzkoak izango dira, eta DIN-A4 neurriko formatuan egingo dira, atzeko aldean egilearen izena, abizenak eta adina zehaztuz. Lanak Kultura Etxeko Sarreran aurkeztu beharko dira, azaroaren 14tik 30erarte.

Sari emanaldia abenduaren 2an izango da,  Patata Tropikalaren ikuskizuna amaitu orduko, 20:00ak aldera. Aurkeztutako lan  guztietatik adin talde bakoitzeko pertsona bat sarituko da, material didaktikoa erosteko Elkar liburu-dendarako 40 euroko bonoaz. Gainera, lehiaketa honetako partaide guztiei diploma bana emango zaie. Aurkeztutako marrazki guztiak Udaleko web orrialdean argitaratuko dira.

Txapelketa honetaz gainera, gaur, 18:00etatik 20:00etara, Euskal Mitologia tailerra antolatuko da Ludotekan, eta azaroaren 25ean, ordu eta leku berean, Marrazketa tailerra.


Euskal Mitologiaren hilabetea, Zierbenan
Euskal Mitologia.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes