Taiwaneko The Taipei Youth Choir koruak abestuko du datorren ostiral honetan, urriak 28, arratsaldeko 19:30etan, Meatzari Aretoan. Ekitaldi hau Muskizen antolatzen den Nazioarteko Abesbatzen Kontzertuaren XVII edizioaren barne dago.
Taipeiko Gazte Abesbatza (TYC) 2010ean sortu zen. 2011, kontzertu liluragarria eman zuen Taipein, Shangaiko (Txina) BG Koruarekin batera. 2012an nazioarte mailan famatuak diren hiru zuzendarirekin elkarlanean aritu eta gero –Javier Busto, Damijan Mocnik eta Brady Allred– aho-soinu dotorea lortzeko bidea lortu zuen taldeak. Urte horretan bertan Abesbatza Gazteen Nazioarteko 17. Topaketan (Alemania) arrakasta handiz hartu zuen parte eta 2013. urtean Busaneko (Korea) Koru Jaialdian Urrezko Saria lortu zuten.

Nie Yen-Hsiang zuzendaritzapean, etorkizun oparoa aurreikusten zaio TYCri, betiere Taiwaneko arte eta kultura korala sustatuz.
Sarrerak eskuragarri daude Meatzari Aretoko leihatilan 5 eurotan, 10 urtetik beheragoko umeek doan sartuko dira.
![]() |
The Taipei Youth Choir. Argazkia: Muskizko Udala. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.