lunes, 3 de octubre de 2016

Alberto Santana historialariaren “Burdina Magikoa, Arto Sakratua” hitzaldia, El Pobalen

Alberto Santana historialariak “Burdina Magikoa, Arto Sakratua” hitzaldia eskainiko du datorren urriaren 15ean, 11:00etan,  El Pobaleko Burdinolan, 2016ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

Hurones de Mantle herrixka kanadarrean aurkitu zen Ipar Ameriketan dokumentaturik dagoen burdinazko europar objekturik zaharrena, aizkora bat. Horren datazio goiztiarraren arabera  europar burdina guk uste baino lehenago Ameriketara heldu zela ondorioztatu daiteke.  Baina… posiblea litzateke burdin edo aizkora hori Somorrostroko Haranetik etortzea? 

Galdera hori eta kontu gehiago erantzungo ditu Alberto Santanak, duela 500 urte Europa eta Amerikaren artean izandako kultura truke erabakigarriari buruz emango duen hitzaldian zehar. Burdina eta artoa bi mundu horien arteko harremanaren ikur dira, joan-etorriko bide emankorraren seinale.

Hitzaldiaren ostean artoz egindako produktuak dastatu ahal izango dira.

Plaza mugatuak dira. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du 629 271 516 telefonoan edo info@elpobal.com helbide elektronikoan.





0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes