viernes, 2 de septiembre de 2016

Etxe-barruko airearen kutsadura



“Aterperik gabeko airearen kutsadura aztertzea modan dago. Baina egia da, gune itxietako airea dela kutsakorrena eta jenderik gehien hiltzen duena” esan du Danimarkako Technical University-ko Jan Sundell ikertzaileak.

Gero eta gehiago dira mundu aurreratuan batere leiho irekirik gabeko eraikinak, aireztatze-sistema artifiziala besterik ez dutenak. Eta inork aitortu nahi ez duen arren,  arazoa benetan larria da. Urtero 6-7 milioi lagun hiltzen dira munduan “eraikin gaixoaren sindromeaz”. Izan ere,  etxe barruko aire ez egokiaz hiltzen direnak, IHESez, trafiko-istripuz eta diabetes –hiruak elkarrekin—hiltzen direnak baino gehiago dira  eta, Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera, hiritan bizi diren biztanle guztien %80, muga onargarrien gainetikako kutsadura-mailetan ari dira.

Are gehiago: etxe barruan eragin ohi diren zereginek (lo, sukaldatu, kumuna, berogailua, tabakoa…) sortarazten duten giroa, hainbat infarto, bihotzeko, EPOC, asma eta beste  zenbait eraso baino kalteagarriagoak dira. Urtean zehar 800.000 pertsona hiltzen omen dira… behar baino lehenago.

Hala ere, helduok egunaren %90 (21 ordu) lau hormaren artean bizi garen arren,  kanpo-kutsadura aztertzeko ikerketek, barruko aize-kalitatea neutzekoak baino ehun bider ugariagoak dira.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes