miércoles, 28 de septiembre de 2016

Eta guk Txantxangorria dugu maite


Txantxangorria da euskararen erabilpena jendaurrean sustatu nahi duen ikur bateratua.  Helburu argi eta bakar batez: euskaraz gero eta gehiago hitzegin dezagun. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak labur bezain adierazkor esan bezala: “Euskararik eskasena da… erabiltzen ez dena”.

Eusko Jaurlaritzaren ekimen honek Araba, Bizkaia zein Gipuzkoako diputazioen eta hiru hiriburuetako alkateen  babesa du honezkero,  eta lortu du hainbat erakunde, unibertsitate, kultura-elkarte eta kirol-talderen atxikimendua.  Orain, berriz, jendarteko erabilpena nahi da eragin.
Euskal hiztunen kopurua sekula ez da historian izan gaur egungoaren bestekoa. Euskaraz hitzegiteko gauza diren hiritarren multzoa nabarmen gehitu da azken urteotan, baina erabilpen praktikoa ez da maila berean gehitu.

Datuok erabat adierazgarriak dira. Duela 30 urte, %20 ziren, 20 urtetik beherako gazteen artean, euskaraz zekitenak. Orain, ostera, %70 urte dira. Hala ere, ezagutza hiru bider gehitu arren, eguneroko erabilpena 7 puntu baino ez da gehitu. Eta, gainera, erabilpenaren gehikuntza hori esparru formaletan (Udalak, Osakidetza, banketxeak, lantegiak) izan da, baina ez etxean eta lagunartean.

Horregatik, hain zuzen, Jaurlaritzak indarrean jarritako Euskararen Txantxangorriaren ekimena. Eta “Eman hegoak euskarari” da aukeratutako aldarria, senitartean eta kalean ere, euskararen erabilpena nabarmendu dadin.

Txantxangorriak hegan egin gura du. Ez du inork hegoak ebaki diezaizkion nahi. Hegoak ebakiz gero… ez litzateke gehiago Txantxangorria izango. Eta guk, Txantxangorria dugu maite.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes