Zierbenako Udalak Basondo eta Eureka! Zientzia Museoa ezagutzeko irteerak antolatuko ditu 6 eta 16 urte bitarteko gazteentzat.
Donostiako Zientzia Museoa bisitatzeko irteera uztailaren 12an izango da. Goizeko 10:30ean hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte luzatuko da.
Basondo ezagutzeko irteera abuztuaren 18an izango da, goizeko 10:30etik arratsaldeko 18:00etara.
Irteera bietara joateko izena emateko azken eguna bihar izango da, uztailak 7, eta 5 euroko fidantza ordaindu beharko da.
Plaza mugatuak dira, beraz animatu zaitezte!
Informazio gehiago: 94 636 60 07
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.