Bilboko Portu eta Itxasadarra Fundazioak martxan jarri du unibertsitateko eta lanbide-heziketako praktikak egiteko programaren deialdi berria, 18 plaza eskainiz. Izena emateko epea irailaren 15ean amaituko da.
Praktikak Bilboko Portuko Agintaritzaren sailaren arlo funtzionaletan egingo dira eta 2016ko urrian hasiko dira. Unibertsitate-titulua dutenek gehienez sei hilabeteko praktikak izango dituzte eta lanbide-heziketa dualean dihardutenek, beka-modalitatean, 800 ordukoak.
Ezinbesteko baldintza da onuradun guztiak Fundazioaren patrono diren itsasertzeko udalerriren batean bizitzea: Bilbo Getxo, Santurtzi, Erandio, Barakaldo, Portugalete, Leioa, Sestao edo Zierbena.
Oinarriak, hemen.
![]() |
Bilboko Portu eta Itxasadarra Fundazioan praktikak egiteko programaren deialdi berriaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.