Zierbenaren Kultura Sailak Sellako ibaiaren jaitsiera egiteko txangoa antolatuko du datorren uztailaren 2an.
Autobusa goizeko 9.00etan irtengo da Zierbenatik eta buelta arratsaldeko 20.00etan izango da, Ribadesellatik. Erroldatutakoek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta erroldaturik ez daudenek 15 euro. Esan beharra dago jaitsiera egiteko 1.15 metroko gutxienezko altuera izan behar dela.
Parte hartu nahi duenak Zierbenako Kultura Etxean (94 636 60 07) izena eman beharko du. Bihar, ekainak 30, azken eguna da.
Animatu zaitezte!
![]() |
Sella ibaiaren jaitsiera egiteko txangoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.