Datorren igande honetan, ekainak 12, XV. Ibilaldi Neurtua eta X. Mendi Lasterketa izango dira Zierbenan.
23 kilometroko ibilbideaz, martxa zein lasterketa, baita familiartekoa ere, Zierbenako kiroldegian hasiko dira. Ibilaldikoek goizeko 8:00etan irtengo dira, lasterketakoek 10:00etan eta familiarteko froga egingo dutenek 9:45etan.
Martxa sailkapenik gabekoa izango da, aldiz lasterketaren gairaileek hurrengo sariak jasoko dituzte:
1º Txapela + 300€
2º Garaikurra + 200€
3º Garaikurra + 100€
4º 80€
5ª 50€
Ibilaldi zein lasterketan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du polikiroldegian, froga hasi baino ordu erdi lehenago, eta 10 euro ordaindu.
Animatu zaitezte!
![]() |
Zierbenak bere XV. Ibilaldi Neurtua eta X. Mendi Lasterketa izango ditu igandean. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.