domingo, 12 de junio de 2016

POWERPOINT GABEKO MUNDURIK POSIBLE?


Duela urte batzuk, nire seme gazteena, zazpi urteko mutil koskorra, etxerako lanak egiten laguntzeko hurbildu zitzaidan. Ados, esan nion, emaidazu kuadernoa eta errepasatuko dugu.
Irribarre azkar baten ondoren, aitatxu, ez zara enteratzen... Esan zidan. Be etxerako lana "Poberpoin" bat egitea zela, beste bi taldekideekin, denak aldi berean lanean...Azkenean, nire trebetasun digital eskasa goratu nahian, korreo elektronikoz bidaliko ote zuen galdetu nion. Oraingoan irribarrea luzeagoa eta zaratatsuagoa heldu zitzaidan...Emaila, zertarako? Erantzun zidan mutil koskor hark.

Gaur egun mundu digitalak egunero zabaltzen dituen eremu berriak ikusiz, sinestezina dirudien abiadurarekin eta hilabete gutxi ondoren edonorrek normaltasun guztiz erabiliak izanez, nora goazen galder sortzen zaigu.

Nora? Suposatzen da helburua bidea bera baino garrantzitsuagoa izan ohi dela. Gaur egun, alderantziz dela dirudi, hau da, bidea helburuaren ordez. Edo, nik esango nuke, ez dago helbururik, bidea bakarrik. Eta bidearen ezaugari bakarra, bukaera gabekoa izatea, beti bidea.

Eta nagusiagoak garenok, pentsa dezagun Powerpoint gabeko mundua inoiz izan ote den... Altamira, Santimamiñe eta beste hainbat, ez ote dira lehen powerpointak?

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes