El Pobaleko burdinolak eta Arkeologi Museoak Nafarroatik ibilbidea antolatu dute, datorren uztailaren 2an, Eugiko Arma Errege-fabrikan garatzen ari diren lan arkeologikoak eta Alzuzako Oteiza Museoa ezagutzeko asmoz.
Errege-fabrika 1766an eraiki zen Carlos III.aren Errege-ordenari esker, XVIII. mendeko industria arkitekturaren adierazle onenetarikoa izanik. Burdingintza zentro garrantzitsua izan zen, instalazio modernoz, ekoizpenaren kalitatea eta etekina bermatzeko helburuz sortua. Fabrikan lantegia, biltegiak eta labeak eraikitzeaz gainera, langileen eta zuzendaritza administratibo zein militarraren etxebizitzak ere eraiki ziren, eta hori garai hartan nahiko ekimen berritzailea zen. Nahiz eta izaera berritzailea izan bere biziraupena iragankorra izan zen, 1794an Konbentzioko tropa frantsesek suntsitu baitzuten.
2012an Eugiko Udalbatzak bere berrekurapena bultzatu zuen eta orain dela hiru hilabete Nafarroako Gobernuak Intereseko Ondare Kulturala izendatu du, Monumentu eta Arkeologi Zonaldearen maila emanez.
Egunean zehar Oteiza Museora ere bisitaldia egingo da, XX. mendeko euskal artista garrantzitsuaren obrak ezagutzeko.
Plaza mugatuak dira, beraz parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, ekainaren 28a baino lehen, 629 27 15 16/ 94 404 09 90 telefonoetan edo info@elpobal.com/ arkeologimuseoa@bizkaia.eus posta elektronikoetan. Prezioa 45 eurokoa izango da, bisita gidatuak, autobusa eta janaria barne.
![]() |
Egitaraua. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.