lunes, 13 de junio de 2016

Abantok Beldur Barik Jaiak kanpaina abian jarri du


Abanto-Zierbenako Udalaren Berdintasun Arloak, errespetu zein berdintasunean oinarritutako erasorik gabeko jaiak izateko xedez,  Beldur Barik Jaiak kanpaina abian jarri du.

“Guk nahi duguna da San Antonioko jaietan emakumeak gozatzea eta ondo pasatzea, inork haien segurtasuna eta eskubideak urratu gabe”,
adierazi du Abanto-Zierbenako alkatesak, Maite Etxebarriak. 

Gazteak dira kolektiborik kalteberena. Hori dela eta, bi begirale, neska eta mutila, gazteen koadrilei informazioa ematen arituko dira kalean, indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak nola erabili eta eraso sexistei nola aurre egin azalduz.

“Berdintasun-kita delakoa banatuko da: txapak eta mamorrojalearen jokoa dakartza, eraso sexistei aurre egiteko jarraibideekin, baita arlo horretako telefono-zenbaki interesgarriak dituen txartelarekin ere. Kitak, gainera, arriskurik gabeko sexu-harremanak izateko preserbatiboa badu. Guztira 500 berdintasun-kit banatuko dira gazteen artean”,
esan du Etxebarriak. Ekainaren 17an izango da banaketa, La Fuga taldearen kontzertua baino lehen.

Bestalde, txosnetan indarkeria matxistaren kontrako mezuak botako dira eta jaietako esparru osoan sexismoaren aurkako leloak daramatzaten puxikak jarriko dira.

“Errealitate birtualeko betaurrekoekin egiteko indarkeria matxistaren kontrako jarduera ere jarriko da martxan. Kanpaina hau ez dugu San Antonion bakarrik landuko, San Fuenteseko jaietan ere abian jarriko dugu”, adierazi du Etxebarriak.


Abantok Beldur Barik Jaiak kanpaina abian jarri du
Beldur Barik Jaiak kanpainaren logoa.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes