lunes, 23 de mayo de 2016

Kepa Acero surflariaren hitzaldia, Zierbenan


Gaur, arratsaldeko 18:30etan, Kepa Acero surflariak hitzaldia eskainiko du Zierbenako Kultura Etxean.

Hitzaldian zehar surflari moduan bizitzako esperientziak beste ikuspuntu batetik ezagutzera emateaz gainera, Gabin-era (Afrika) egindako bidaiaren bideoa jarriko du. Google Earth-en ikusi zuen argazki batek piztu zion Gabon ezagutzeko grina eta beste lau lagunekin batera Afrikako oihanaren bihotzera abiatu zen.

Kepa Acero surflari moduan hasi zen 18 urterekin, Europako junior txapelduna bilakatuz. Europako 10 surflaririk onenen artean izan zen, txapelketak utzi zituen arte. Geroztik, surfarekin erlazionatutako erronka berrietan murgildu da, ez bakarrik kirol gisa, baizik eta arte eta bizimodu gisa enfokatuz. 


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes